2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

ZAKARRONTZIAK



ZAKARRONTZIAK EGITEN!!!
 

Eskolan  plastikoa botatzeko zakarrontziak falta ziren eta erosi beharrean folio paketeak egoten diren kartoizko kaxa batzuk berrerabiltzea pentsatu genuen.5 talde egin genituen eta amaitu ondoren, geletan banatu genituen zakarrontzi berriak.
Honako pauso hauek jarraitu genituen.

MATERIALAK
                                  
1. Kartoizko kaxak (folioen kaxak)
2. Itsasten den plastiko horia.
3.  Zelo beltza.
 



JARRAITUTAKO  PAUSOAK

1. Kartoizko kaxa hartu eta folio paketeak atera.
2. Kartoizko kaxari itsasten den plastiko horia itsatsi pazientzia handiz.
3. Gero, ertzetan zelo beltza jarri ertzak ez askatzeko.
4. Azkenik, PLASTIKOA jartzen zuen txartela itsatsi.
 
                                                                                      

Eskola guztiari gustatu zitzaion guk egindako lana eta eskerrak eman   zizkiguten.                                                                                    


                                                                                             JOSUNE  MIRARI  HARITZ  ARITZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina