Bitxikeriak



ZER EGURALDI EGINGO DU?

Nola jakin dezakegu zer eguraldi egingo duen, egunkari, irrati eta telebistarik gabe? Animalien portaerari behatuz jakin omen daiteke hori, animaliak gu baino sentiberagoak baitira eguraldi aldaketak nabaritzeko. Animaliek egiten dituzten zeinuak interpretatu besterik ez omen dugu egin behar. Egia ote?


        EGURALDI ONA EGINGO OMEN DU
  • Enarak txio-txioka goi-goian hara eta hona badabiltza.
  • Usoak urrumaka ari badira.
  • Zapoek iluntzean klik-klok, klik-klok kantatzen badute.
  • Oilarra goizean goizetik kukurrukuka hasten bada.
     

       EGURALDI TXARRA EGINGO OMEN DU

  • Armiarmak agertzen badira.
  • Zizare eta inurri ugari agertzen badira lur gainean.
  • Ardiak mendian behera abiatzen badira.
  • Katua belarri atzean hazka eta muturra garbitzen ari bada.
  • Bare eta barraskiloak agertzen badira lur gainean.




1 iruzkin: