Urola Kosta
Euskal Herriko Gipuzkoako probintzian dago Urola Kosta eskualdea, iparraldean kokatuta hain zuzen ere.
74.335 biztanle ditu eta hamaika udalerri. Hamaika udalerri horiek hauek dira, Kostaldekoak: Aia, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaia. Urola Erdikoak berriz: Azpeitia, Azkoitia, Aizarnazabal, Errezil, Zestoa eta Beizama.
Urola Kosta menditsua da, nagusiena Izarraitz mendilerroa delarik. Bertan, Kakueta, Erlo eta Xoxote daude eta gainera, Ernio eta Pagoeta ere baditugu. Ibai garrantzitsuena Urola da eta Zumaian itsasoratzen da.
Klima ozeanikoa dugu, hau da, hezea eta epela urte osoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina