LINTZA
2015eko martxoaren 16, 17, 18an Lintzara joan ginen. 2
ordu eta gero hamaiketakoa jateko geratu ginen eta bertan, monitoreak ezagutu
genituen. Geroxeago autobusera sartu ginen eta pelikula bat ikusi genuen bidean
ez aspertzeko. Bidea oso estua zen eta kotxe batekin topo egin genuen eta ia
ezin izan genuen pasa.
Martxoaren 16an iritsi ginenean bazkaldu egin genuen eta
bazkal ostean buzoa jantzi eta mendi buelta egin genuen. Ondoren, logeletara
igo eta oheak aukeratu genituen, pijama jantzi eta jolasteko edo antolatzeko
denbora izan genuen. Ondoren, behera jaitsi eta afaldu egin genuen. Eguna
amaitzeko, batzuk logeletara joan ziren bertan lasai-lasai egotera eta beste
batzuk pelikula bat ikusten geratu ziren. Gero lo egin genuen.
Hurrengo egunean iraupeneko eskia egin genuen. Goizean
gosaldu ondoren buzoa jantzi berriro eta taldeetan jarri ondoren monitoreek
Iraupeneko eskia egiten irakatsi ziguten. Goiz osoa egon ginen ikasten. Hasiera
batean kosta egin zitzaigun eta denetarik gertatu zitzaigun: zutik egon ezin,
ipurdiko asko, frenatu ezin, erori… baina goiza amaitzerako hasiera batean
zaila egiten zitzaiguna gero eta hobeto egitea lortu genuen. Eguerdian indarrak hartu eta pixka bat
deskantsatu ondoren, arratsaldean eskiak jantzi berriro eta mendira abiatu
ginen, goizean ikasitako guztia praktikan jartzera. Oso ondo pasa genuen
mendian gora eta behera. Eta guztietan onena itzulerako bidean jaitsi genuen
aldapa handi hura. IZUGARRIA!!!!
Neka-neka eginda iritsi ginen aterpetxera eta nahi zuenak
dutxatzeko aukera izan zuen. Ondoren, hurrengo egunean etxera itzultzen
ginenez, maleta eta hurrengo eguneko arropa prestatu genituen. A ZER
KOMERIAK!!!! Batzuen galtzerdiak alde batetik, beste batzuen kuleroak eta
kantzontziloak bestetik, galtzak falta, “hau nirea edo beste norbaitena ote da”,
gurasoek txukun-txukun jarritako maleta orain itxi ezin…IZAN GENUEN NAHIKO LAN
ETA KOMERI!!! Afaldu, atzoko pelikula ikustea amaitu eta ohera. Gau horretan ez
zuen irakasleak isiltasuna eskatzen ibili behar izan, zerraldo erori ginen
hanka bat ohean sartu orduko.
Azkeneko egunean, gosaldu ondoren, traste guztiak jaso
eta Aret-era joan ginen eski alpino egitera.
2 orduko bidaiaren ondoren, taldeetan jarri eta aurreko egunean bezala
monitoreek irakatsi ziguten eski alpino egiten. HAU DA KOMERIAK!!!! Aldapa
behera eta gelditu ezin, ezin zutitu, eskiak ezin jantzi… Eguerdian, prestatu
zizkiguten bokadiloak eta fruta jan genituen (batzuk) eta ondoren, batzuk,
goizean ikasi genuena praktikatzera joan ginen. Beste batzuk, nekatuta
zeudelako edo ez zutelako eskiatzen jarraitu nahi arratsalde pasa egon ziren
bueltaka Aret-eko eski estazioan. 17:00etan arropa aldatu, autobusera igo eta
etxerako bidea hartu genuen. Lau ordu beranduago iritsi ginen etxera nekatuta
eta bidaiaz aspertuta. Aian gurasoek kartel eta guzti, oso harrera beroa egin
ziguten eta poz-pozik etxera joan ginen.
URGAIN, AXEL,
IGOR