2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Liburuen altxorra


Azaroak 6, osteguna

Gure eskolara "Liburuen altxorra" iritsi da eta 5. eta 6. mailako ikasleak gure gelara etorri dira liburuen aurkezpena egitera...


Mila esker Mikel eta Nahikari !!!

2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

Kaixo Lagunak:

Ikasturtean zehar lan asko egin duzue, zorionak!!

Oporretan ere lan egiteko ohitura ez galtzeko hona hemen matematika lantzeko web orri gomendagarri batzuk:


  • OROKORREAN WEB GUNE HAUETATIK ATERA DITUGU ARIKETA GUZTIAK. AUKERATU DEZAKEZUE ZUENTZAT EGOKIAGOAK EDO INTERESGARRIAGOAK DIREN ARIKETAK









UDA ONA PASA!!!!!!!!!!!!!!





2015(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

AURKEZPEN TAILERRA

Hizkuntza Tailerrean lan handia egin dugu: irratsaioak, kontakizunak, elkarrizketak eta aurkezpenak. Hona hemen Aurkezpen Tailerrean grabatu ditugun gure aurkezpenak.



2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

ZAKARRONTZIAK



ZAKARRONTZIAK EGITEN!!!
 

Eskolan  plastikoa botatzeko zakarrontziak falta ziren eta erosi beharrean folio paketeak egoten diren kartoizko kaxa batzuk berrerabiltzea pentsatu genuen.5 talde egin genituen eta amaitu ondoren, geletan banatu genituen zakarrontzi berriak.
Honako pauso hauek jarraitu genituen.

MATERIALAK
                                  
1. Kartoizko kaxak (folioen kaxak)
2. Itsasten den plastiko horia.
3.  Zelo beltza.
 



JARRAITUTAKO  PAUSOAK

1. Kartoizko kaxa hartu eta folio paketeak atera.
2. Kartoizko kaxari itsasten den plastiko horia itsatsi pazientzia handiz.
3. Gero, ertzetan zelo beltza jarri ertzak ez askatzeko.
4. Azkenik, PLASTIKOA jartzen zuen txartela itsatsi.
 
                                                                                      

Eskola guztiari gustatu zitzaion guk egindako lana eta eskerrak eman   zizkiguten.                                                                                    


                                                                                             JOSUNE  MIRARI  HARITZ  ARITZ