2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

TXINA



                                               TXINA 

2015eko martxoaren 26an gure ikaskide Liherren aita etorri zen gure gelara Txinari buruz gauzak esplikatzera. Gurasoa etorri aurretik, Txanelan, Txinaren gaia landu genuen. Lehenik eta behin, taldeka jarri ginen. Ondoren, talde bakoitzak Txinari buruzko gai bat landu zuen. Eta azkenik, ikaskideen aurrean gure lana aurkeztu genuen. 







Gaian zehar Liherren aitak, lana dela eta, Txinara joan behar izaten duela jakin genuen eta lurraldeari buruz hitz egiteko, gure artera gonbidatu genuen. 
Txina  non zegoen esplikatu zigun, argazki  batzuk erakutsi zizkigun eta guk galdera batzuk egin genizkion. Argazki batzuetan gauza harrigarriak agertzen ziren eta gauza asko ikasi genuen. Adibidez: fabrika bakoitza Zarautz adinakoa dela, kaleak gauean argiz eta albistez gainezka egoten direla, hiri gehienak, komertzioa dela eta, kostaldetik gertu daudela.... Barrualdean  aldiz, oso diru  gutxi dago eta lanbide nagusia nekazaritza zela azaldu zigun eta baita argazkiak erakutsi ere. Txinan munduko mendirik altuenak daudela ikasi genuen eta ibai luzeena 6.000  kilometrotatik pasatzen da eta Chuang izena du. 

Oso ondo pasa genuen eta esan bezala, asko ikasi genuen. Hurrengo batean, beste guraso bat ekartzen saiatuko gara. 





                                                                    
Egileka: Allende, Unax, Liher eta Xabat





2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena



LINTZA


2015eko martxoaren 16, 17, 18an Lintzara joan ginen. 2 ordu eta gero hamaiketakoa jateko geratu ginen eta bertan, monitoreak ezagutu genituen. Geroxeago autobusera sartu ginen eta pelikula bat ikusi genuen bidean ez aspertzeko. Bidea oso estua zen eta kotxe batekin topo egin genuen eta ia ezin izan genuen pasa.



Martxoaren 16an iritsi ginenean bazkaldu egin genuen eta bazkal ostean buzoa jantzi eta mendi buelta egin genuen. Ondoren, logeletara igo eta oheak aukeratu genituen, pijama jantzi eta jolasteko edo antolatzeko denbora izan genuen. Ondoren, behera jaitsi eta afaldu egin genuen. Eguna amaitzeko, batzuk logeletara joan ziren bertan lasai-lasai egotera eta beste batzuk pelikula bat ikusten geratu ziren. Gero lo egin  genuen.



Hurrengo egunean iraupeneko eskia egin genuen. Goizean gosaldu ondoren buzoa jantzi berriro eta taldeetan jarri ondoren monitoreek Iraupeneko eskia egiten irakatsi ziguten. Goiz osoa egon ginen ikasten. Hasiera batean kosta egin zitzaigun eta denetarik gertatu zitzaigun: zutik egon ezin, ipurdiko asko, frenatu ezin, erori… baina goiza amaitzerako hasiera batean zaila egiten zitzaiguna gero eta hobeto egitea lortu genuen.  Eguerdian indarrak hartu eta pixka bat deskantsatu ondoren, arratsaldean eskiak jantzi berriro eta mendira abiatu ginen, goizean ikasitako guztia praktikan jartzera. Oso ondo pasa genuen mendian gora eta behera. Eta guztietan onena itzulerako bidean jaitsi genuen aldapa handi hura. IZUGARRIA!!!!

Neka-neka eginda iritsi ginen aterpetxera eta nahi zuenak dutxatzeko aukera izan zuen. Ondoren, hurrengo egunean etxera itzultzen ginenez, maleta eta hurrengo eguneko arropa prestatu genituen. A ZER KOMERIAK!!!! Batzuen galtzerdiak alde batetik, beste batzuen kuleroak eta kantzontziloak bestetik, galtzak falta, “hau nirea edo beste norbaitena ote da”, gurasoek txukun-txukun jarritako maleta orain itxi ezin…IZAN GENUEN NAHIKO LAN ETA KOMERI!!! Afaldu, atzoko pelikula ikustea amaitu eta ohera. Gau horretan ez zuen irakasleak isiltasuna eskatzen ibili behar izan, zerraldo erori ginen hanka bat ohean sartu orduko.



Azkeneko egunean, gosaldu ondoren, traste guztiak jaso eta Aret-era joan ginen eski  alpino egitera. 2 orduko bidaiaren ondoren, taldeetan jarri eta aurreko egunean bezala monitoreek irakatsi ziguten eski alpino egiten. HAU DA KOMERIAK!!!! Aldapa behera eta gelditu ezin, ezin zutitu, eskiak ezin jantzi… Eguerdian, prestatu zizkiguten bokadiloak eta fruta jan genituen (batzuk) eta ondoren, batzuk, goizean ikasi genuena praktikatzera joan ginen. Beste batzuk, nekatuta zeudelako edo ez zutelako eskiatzen jarraitu nahi arratsalde pasa egon ziren bueltaka Aret-eko eski estazioan. 17:00etan arropa aldatu, autobusera igo eta etxerako bidea hartu genuen. Lau ordu beranduago iritsi ginen etxera nekatuta eta bidaiaz aspertuta. Aian gurasoek kartel eta guzti, oso harrera beroa egin ziguten eta poz-pozik etxera joan ginen. 


                                                                                                                         URGAIN, AXEL, IGOR