2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

INAUTERIAK



                                                            INAUTERIAK



Urtero bezala inauterietako jaialdia egin genuen otsailaren 13an. Aurtengo gaia Denboraren Makina izan zen eta  historian zehar ibili ginen.

Lehenengo 4. eta 5. mailakoak dantzatzera atera ziren, Lehen Gizakiz mozorroturik. Bigarrenak gu izan ginen Egiptoarrak; batzuk Kleopatraz eta beste batzuk egitoko gizakiz mozorrotuta. Hirugarren taldea 2. mailakoak izan ziren Erdi Aroz mozorroturik eta dantza egin zuten. Laugarren HH 4 urtekoak izan ziren Errenazimendu garaian kokatua zegoen hauen mozorroa eta margolariz mozorroturik atera ziren. Bosgarren 1. mailakoak izan ziren Charleston-ez mozorroturik eta garai haietako dantza bat eskaini ziguten. Seigarren taldea HH  5 izan zen Hipiak ziren hauek eta azkenik, HH3 eta HH2 etorkizuneko gizakiak izan ziren. 6 . mailakoak zientzialariak izan ziren eta denboraren makina maneiatu zuten.

Talde bakoitzak bere dantza egin ondoren aurrezkoa egin genuen eta amaitzeko gurasoei esker txokolate beroa edan genuen.





       



  HAUXE  IZAN  DA GUZTIA   HURRENGO ARTE!!!                                                                                     

    EIDER, ENEKO, IRAIA ETA  BEÑAT