2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

CUERDAS


Ostegun arratsaldeetan, gaztelanian, 1., 2. eta 3. mailakoak “Cuerdas” film laburra ikusi genuen. “Cuerdas” gaztelaniaz da. Gure gelan elkartu ginen film laburra ikusteko. Cuerdas-ko protagonistak Maria eta mutil bat dira. Mariaren gelara mutil bat etortzen da. Mutil hori pixkat berezia da; ez daki hitz egiten, ezin du mugitu… Istorioa momentu batzuetan oso tristea da. Film laburra ikusi eta gero galdera batzuk erantzun genituen.

                                                                                              Eider

FILM LABUR HAU IKUSI NAHI BADUZUE, SAKATU HEMEN!!!


2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

PAGOETARA IRTEERA

Urriaren 3an, Pagoetara joan ginen. 09:15etan atera ginen eta 16:00etan itzuli ginen. Piska bat ibili ondoren, nekatu eta gero, hamaiketakoa jan genuen. Herri asko ikusten ziren Pagoetatik: Aia, Zarautz, Donostia eta…

1., 2. eta 3. mailakoak joan ginen. Pagoeta puntan gurutze handi bat dago eta han argazkiak atera genituen gurutzearen gainean geundela. Beherago joan ginen eta han etxe bat topatu genuen, aterpea. Han jolastu eta bazkaldu ere egin genuen. Oso ongi pasa genuen.

                                                                                          Irati eta Axel.







2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

KAIXO LAGUNAK!

Gu Aiako Lardizabal Eskolako 3.mailako ikasleak gara! 
Aurten gure gelako bloga martxan jarri dugu! 
Ezagutu nahi gaituzue? Ikusi bada argazki hau!