2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

AIAKO IRTEERA

         2014ko urriaren 31ean, Aiako irteera egin genuen. 3., 4., 5., eta 6.maila joan ginen.Guri gauzak azaltzen zigunaren izena Xabier zen. Historialaria da eta gauza asko kontatu zizkigun. Aurrena, autobusez joan ginen. Gero, Iturraranera joan ginen. Ondoren, aldapa batetik Agorregira iritsi ginen. Gero aurrera jarraitu eta Errota jatetxera iritsi ginen. Han hamaiketakoa jan genuen eta Asier, Unai, Unax, Mikel, Haritz eta Allende “pase de modelos” egiten egon ziren. Errotatik oinez joan ginen Altxerri tabernara eta han zegoen autobusa gure zain.


Agur eta hurrengo arte!


IRAIA ETA IBAI





2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

EGUNEROKOAK



Kaixo, guk aurten egunerokoak egin ditugu eskolan eta horretarako pausu hauek jarraitu ditugu:



1. Etxetik koaderno bat ekarri dugu.


2. Gero apaindu egin ditugu material desberdinak erabiliz: oihalak, papera mota desberdinak, kartulinak…


3. Azkenik forratu egin ditugu gehiago iraun dezaten.



         Egunerokoan gauza asko idazten ditugu: egunean zehar gertatzen zaizkigun gauzak, gure sekretutxoak, gauza dibertigarriak, kontu ez hain atseginak... Dena den, egunerokoak pertsonalak dira eta irakurri nahi izanez gero, baimena eskatu behar da!





                               
                                IRENE GONZALEZ ETA HARITZ SANTXEZ

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

KANTU SAIOA


            Kaixo, gu 3.mailako Beñat eta Allende gara. Iaz txikiekin ginen kantu-saioan baina orain handiekin gara. Baina orain nola gehiegi garen, azkenean gu bakarrik izango gara gure taldean. Gure aurretik 1. eta 2. mailakoak joango dira. Gure ondoren berriz, 4., 5. eta 6. mailakoak.

            
        Orain bi liburuxka, paper berriak eta kanta berriak ditugu. Hiruretatik, hiru eta erdietara daukagu kantu-saioa. Kantu-saioa musika gelan egiten dugu. Kantu-saioa Josu Txapartegirekin egiten dugu. Baina guk Josuri Txapas deitzen diogu. Musika gela beraz, bi gauzetarako erabiltzen dugu. Gustura joaten gara kantu saiora abesti berriak ikastera!


       

2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

ENEKO GURE IKASLE BERRIA



Eneko Ormazabal Añorga, 3 mailako gure gelara ikastera etorri da.
Eneko Aginagatik etorri da. Oso jatorra da eta mutil bat da.  Lagun asko egin ditu. 8 urte ditu eta Aian bizi da. Bere lagunik onena Jon da,  Aginagakoa da. Lehen dotrinara etortzen zen eta gelako batzuk ezagutzen zituen. Aginagatik korrika eta presaka etortzen zen garaiz heltzeko. Bere begiak marroiak dira. Bere altuera 1m eta 28 cm dira. MINECRAFT da bere jokorik gogokoena. Bere Aiako lagunik onena Liher da. Berak ere MINECRAFT  jokoa du. Anai-arrebarik ez du. Bere odol mota 0- da. Pizza asko gustatzen zaio. 

Ezagutu nahi baduzue, gure gelara etorri!

 

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

ESKOLA BARATZA


Guk eskolan baratza bat dugu. Kanposantuaren bidegorriaren ondoan dago. Lehengo urtean, baratzean letxugak landatu genituen. Letxugak moreak eta berdeak landatu genituen. Aurten ilarrak landatu ditugu eta ilarrak arrosak ziren. Iñakirekin joaten gara eta Eñautek zainduko du baratza: adibidez lurrari buelta ematen, segarekin belarra mozten, ura botatzen… Iñakik makina batekin gainetik pasatzen du berriz ere, lurra prest egon dadin. Hurrengo urtean berriz, zerbait landatuko dugula espero dugu eta oso ondo pasatzea. Agur.


URGAIN ETA MIRARI-LORE.












 




2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

CUERDAS


Ostegun arratsaldeetan, gaztelanian, 1., 2. eta 3. mailakoak “Cuerdas” film laburra ikusi genuen. “Cuerdas” gaztelaniaz da. Gure gelan elkartu ginen film laburra ikusteko. Cuerdas-ko protagonistak Maria eta mutil bat dira. Mariaren gelara mutil bat etortzen da. Mutil hori pixkat berezia da; ez daki hitz egiten, ezin du mugitu… Istorioa momentu batzuetan oso tristea da. Film laburra ikusi eta gero galdera batzuk erantzun genituen.

                                                                                              Eider

FILM LABUR HAU IKUSI NAHI BADUZUE, SAKATU HEMEN!!!


2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

PAGOETARA IRTEERA

Urriaren 3an, Pagoetara joan ginen. 09:15etan atera ginen eta 16:00etan itzuli ginen. Piska bat ibili ondoren, nekatu eta gero, hamaiketakoa jan genuen. Herri asko ikusten ziren Pagoetatik: Aia, Zarautz, Donostia eta…

1., 2. eta 3. mailakoak joan ginen. Pagoeta puntan gurutze handi bat dago eta han argazkiak atera genituen gurutzearen gainean geundela. Beherago joan ginen eta han etxe bat topatu genuen, aterpea. Han jolastu eta bazkaldu ere egin genuen. Oso ongi pasa genuen.

                                                                                          Irati eta Axel.







2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

KAIXO LAGUNAK!

Gu Aiako Lardizabal Eskolako 3.mailako ikasleak gara! 
Aurten gure gelako bloga martxan jarri dugu! 
Ezagutu nahi gaituzue? Ikusi bada argazki hau!